About
Gaur polenarekiko alergiaren inguruan berba egin dogu Juan del Arcogaz egiten dogun Farmazia tartean. Alergiak eta intolerantziak ez dira nahastu behar. Alergiak agertzen dira beti gure immunidade-sistemak kaltegarria ez dan substantzia bati erasoten deutsolako. Pertsona batek erreakzino alergikoa izatea eragiten dauan mekanismoa zein dan azaldu deusku Del Arcok. Alergenoak organismoagaz lehen kontaktua izaten dauanetik hantura-erreakzinoa gertatzen dan arte, immunidade-sistemako zelula batzuek, mastozitoek, histamina askatzen dabelako gertatzen da.
Alergiaren gaia sakona da, baina gure kolaboratzaileak pausuka eta era errezean azaldu deusku. Ze landare motek daukien eragin gehiago eta ze sasoikoak diran be kontau deusku. Prebentzinoa da garrantzitsuena edozein goixotasunaren aurka eta kasu honetan gatxa dala pentsetan badogu be, badago alergiaren eragina gitxitzen dabezan jokabideak.
Tratamenduei jagokonez, oso ezagunak dira antihistaminikoak eta kortikoideak, baina Juanek be kontau deusku alergiaren aurkako txertoak be badirala eta Bizkaian dagoan laborategi batek, oso teknologia aurreratuagaz, txerto horreek lantzen dauzala.