Skip to content
zeno
Create a Station
Explore
Podcasts
Audiobooks
Bible
By Genre
By Location
By Language
Religious
Music
News
Download App
Opens in a new window
Toggle Sidebar
zeno
Iñigo Esteban
Aupa Bizkaia
News
Basque
Asteburuetako goizak lasai baina informauta eta ondo pasauta hasteko irratsaioa. Albisteak, eguraldia, trafikoa, alkarrizketak…
Website
Episodes
Episodes
50
01 November 2026
Tatta eta Denso geure estudioan izan dira
Tatta artista arrasatearrak disko barria kaleratu dau urrian, Denso produktoreagaz batera. 2Lati2 disko barriak 10 abesti biltzen dauz, eta Idoia Asurmendik, Kilikik, Malakiasek, Mutikok eta Lilek parte hartu dabe.Hamar abesti, hamar taupada, hamar esperientzia. Disko honetako abesti bakotxak momentu bat, sentimendu bat edo Tattaren bizitzaren oroitzapena erakusten dau. Urrian Ura Bere Bidean...
29 October 2026
Bixonte Dort power duo bizkaitarragaz berba egin dogu geure estudioan
Bixonte Dort power duo bizkaitarrak lehenengo EPa kaleratu dau, taldearen izenagaz. Taldearen indarra eta nortasuna bikain islatzen daben bost abesti. Igor Cuesta Kortaxarenak (abotsa eta gitarra) eta Aitor Laraudogoitiak (koruak eta bateria) osotzen dabe musika talde indartsu hau. Euren musikea, euren erara eta euren erritmora egiteko asmoagaz sortu eben taldea, eta arrakasta eurentzako hori...
0 min
24 October 2026
Juan del Arcogaz egiten dogun Farmazia tartea
Aste honetan Medikamentu Indibidualizatuaren III. Kongresua egin da Bilbon. Zapatuetako Farmazia tartean horren inguruan berba egin dogu, Juan del Arco kolaboratzaileagaz.Medikamentu indibidualizaduak zer diran, zeintzuk diran medikamentu horreek hartzearen abantailak, eta ze espezialidadeetan diran ohikoagoak azaldu deusku. Batzuetan osasun zentroan emongo deuskue medikamentua, eta beste...
0 min
19 October 2026
Bularreko minbiziaren gaia aztertu dogu Juan del Arcogaz
Juan del Arco botikariak azaldu deuskunez, bularreko minbizi mota bat baino gehiago dago. Gaur da bularreko minbiziaren kontrako eguna eta Del Arcok informazino ugari emon deusku gaixotasun horren inguruan. Besteak beste, atzemote edo detekzino goiztiarraren gararrantzia nabarmendu deusku, baheketa prozesuetan parte hartuta. Tratamenduei dagokienez, asko dagoz eta asko aurreratu da azken aldi...
0 min
18 October 2026
Primi Erostarberen inguruan idazteko enkargua jaso ebanean, Itziar Ugartek ez ekian askorik berataz
"Primi Erostarbe. Itzalari dantza" liburua argitaratu barri dau Itziar Ugartek. Enkargua jaso ebanean ez ekian ezer berataz. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak enkargua emon eutsanean nor zan be ez ei ekian.Informazinoa batu eta lana osotzeagaz batera joan da Primi Erostarbek egindako ekarpena ezagutzen. Ugartek dino gaur egun be ondino erreferentea dala Erostarbe irrintzietan.
0 min
17 October 2026
Xabier Villalbak zuzendu dau 'Antzarra zerumugan' dokuimentala
Euskal Zinema Bilerearen sari banaketea egingo dabe gaur Lekeitioko Ikusgarri zineman. Ondoren Euskal begirada saria emongo deutse Jose Ramon Soroiz aktoreari. Bihar Antzarra zerumugan dokumentala erakutsiko dabe, Xabier Villalbarena.Plataformetako estreinaldiakNetflixen Liberen a Leonard Peltier eta Norm McDonald dokumentalak estreinau ditue asteon. Dokusailei dagokienez: Mike Tyson eta Tras los...
17 October 2026
Goizeko 11:30etatik 16:00etara egingo da mahats bilketearen jaia Balmasedan
Mahats bilketea amaituta egingo dabe aurton mahats bilketearen jaialdia, tenperatura beroen ondorioz mahatsa lehenago heldu eta batu dabelako.Balmasedako Orkasitas jauregian egingo ditue ospakizun jarduerak, 11:30etatik 16:00etara: gastronomia, dastaketak, kontzertuak eta bestelakoak egongo dira.
14 October 2026
Tor Magoa: mota guztietako ikusleentzako magia harrigari, umoretsu eta parte-hartzailea
Urriaren 14an Tor Magoa Basaurin izango da, 2026ko San Fausto jaien egitarauaren barruan. Sorginkeria, arao eta amarruz betetako ikuskizun parte-hartzaile eta umoretsua eskainiko dau, adin guztietako ikusleek gozatu ahal izango daben ikuskizuna izango da. Tor magoak mota guztietako ikusleentzako eskeintzen dauz emonaldiak, baina ikuskizun honetaz, bereziki, umeek gozatuko dabe: ez dabe bakarrik...
0 min
04 October 2026
Niño de Elchek parte hartu dau Amoranteren 'Aspaldiko Orroak' abestian
Gaur musikaren inguruan, edo hobeto esanda, soinuaren inguruan berba egin dogu. Antzinako eta abangoardiako soinuak konplexu barik besarkatzen dira, antzinako musika tresna eta gailu modernoak menperatzen dauzan artista argi eta adoretsu honi esker. Amorantek Ez Dot Amaitu disko barria aurkeztu dau, eta Iban Urizar geure estudiora hurreratu da. Prisa bako eta patxadazko solasaldi interesgarri eta...
0 min
03 October 2026
Juan del Arcok ostomiaren inguruko jakin beharrekoa azaldu deusku
Gure kolaboratzailea dan Juan del Arcok azaldu dau ostomia sabeleko irekidura kirurgiko bat dala, eta hondakinak edo gernua ataratzeko aukera emoten daula, gorputzak ezin dauzanean normaltasunez kanporatu.Ostomia mota desbardinak ezagutu doguz: trakeostomia, behazun-ostomia eta ostomia pankreatikoa, adibidez. Baina gaurko saioan ohikoenak diran hesteetako eta gernuetako ostomiak izan doguz...
0 min