08 August 2026
Normalean ez da arazorik egoten bularra emoten dan artean botikak hartzeko, medikuaren aginduz beti be
Aupa Bizkaia
About
Juan del Arco botikariak esan deuskunez, bularra emoten dan bitartean hartzeko moduko botika ugari dago, baina beti be medikuak aginduta eta eta neurriz hartu behar dira. Askotan agertzen da kezkea, edoskitzean botikarik hartu ahal ete dan. Del Arcoren esanetan, nahiz eta amak hartu, umeei ezertan eragiten ez deutsien sendagai ugari dago. Parazetamola eta ibuprofenoa hartzeko arazorik ez dago, neurrian beti be, eta ahalik eta dosirik txikiena. Dana dala, hau danontzako gomendioa da eta ez bakarrik titia emoten dagozan emakumeentzako. Badagoz edoskitzean hartzeko moduko antibiotiko eta antifunikoak be.
Juan del Arco botikariaren esanetan, garrantzitsuena sendagairik norbere kontura ez hartzea da, medikuarenera joatea eta sendagileari bularra emoten gagozala jakin eragitea, holan berak botika egokia emongo dauelako.