Skip to content
Opens in a new window
Juan del Arcok ostomiaren inguruko jakin beharrekoa azaldu deusku
03 October 2026

Juan del Arcok ostomiaren inguruko jakin beharrekoa azaldu deusku

Aupa Bizkaia

About
Gure kolaboratzailea dan Juan del Arcok azaldu dau ostomia sabeleko irekidura kirurgiko bat dala, eta hondakinak edo gernua ataratzeko aukera emoten daula, gorputzak ezin dauzanean normaltasunez kanporatu.

Ostomia mota desbardinak ezagutu doguz: trakeostomia, behazun-ostomia eta ostomia pankreatikoa, adibidez. Baina gaurko saioan ohikoenak diran hesteetako eta gernuetako ostomiak izan doguz hizpide.

Amaitzeko, Juan del Arcok gogoratu dau Argia Bizkaiko Ostomizatuen Elkarteak Bizkaian dagozan paziente ostomizaduentzako laguntza eta babesa eskeintzen dauala.