zeno
Home
Explore
Religious
Music
News
Podcasts
Bible
By Genre
By Location
By Language
Download App
Log in
Sign up
Toggle Sidebar
zeno
Oñati Irratia
Podcast Oñati Irratia
News
Basque
Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa
Website
Episodes
150
07 November 2025
XVI. Oñatiko Laburmetraien Rallya, bihar
Aitor eta Andoni antolakuntza taldeko kideen bisita jaso dugu eta biharko hitzorduaren inguruko azken ordua azaldu digute.
21 min
06 November 2025
Azaroko ALKATEAREKIN BERBETAN
Kanposantu zaharreko hainbat panteoi egokitzeko jabeek egin behar dituzten lanez, San Martingo uraren presioaz, NANa egiteko bulego ibiltariaz, 2026ko udal ordenantza fiskalez... aritu gara Izaro Elorzarekin
31 min
05 November 2025
Mendi amabostaldia eta Aloña Mendiko Mendi sailaren egungo lanak
Mikel Otero etorri da gaur irratira Aloña Mendiko Mendi sailaren nobedadeak azaltzera; Mendi Hamabostaldiaz, Federatu kanpainaz eta urteko mendi irteerez aritu gara.
32 min
04 November 2025
"Baskonia globalizazioan" liburuaren aurkezpenak
Ekainaren 13-14an Oñatin egin ziren jardunaldien ponentzia-bilduma da Nabarraldek argitaratu den liburua eta Iruñean eta Arrasten astean aurkeztuko da. Xehetasunak Nabarraldeko Angel Rekaldek eman dizkigu.
24 min
03 November 2025
Musikaz dator azaroa Antixena gaztetxera
Domekan magia ikuskizuna izango da familia publikoari zuzenduta. Hortik aurrera, estilo ezberdineko hainbat kontzertu antolatu dira, Gaztetxeko ordezkariak jakinarazi digunez.
19 min
31 October 2025
Gau baltza Gaztelekuan
Scape room formatuko ekintza batekin ospatuko dute Gaur batza Gaztelekuan, gaur eta bihar. "Prozesuko" gazteak ari dira gaztetxoenentzat festa antolatzen, Uritzek eta Ixonek azaldu digutenez
14 min
30 October 2025
Animalien artean zabaltzen ari diren gaitzez aritu gara Juan Ramon Bujanda albaitariarekin
Klima aldaketari egotzi dizkio gurean orain gutxi arte ezagutzen ez ziren animalia gaixotasun asko. Berotze efektuaren ondorioz, hainbat eltxo iritsi dira Europara eta beraiekin, animalia gaixotasun ugari. Baserritarrek badakite nola aurre egin eta lasaitasun mezua eman digu, gaixotasun horiek ezin baitira gizakiengana zabaldu.
20 min
29 October 2025
47. Oñatiko Musikegunak ate joka!
Lau kontzertu programatu dira Santa Ana aretoan, azaroaren 9, 16, 23 eta 30erako, Iñaki Olalde Kultura batzordeburuak eta Edurne Soraluze teknikoak zehaztu dutenez. Sarrerak salgai daude jada.
13 min
29 October 2025
Lana Aloña Mendi, senior nesken saskibaloi talde berria
18 urte baziren Aloña Mendik ez zuela senior kategoriako emakumezko talderik lehian. Adin eta belaunaldi ezberdineko neskek osatu duten talde berria ezagutu dugu, Jon Ander entrenatzailea eta Ane eta Ilargi jokalarien eskutik.
23 min
27 October 2025
Oñatiko I. kopla txapelketa, zapatuan
14 lagunek parte hartuko dute, hiru sailkapen saiotan, eta finalera 8 lagun sailkatuko direla aurreratu digute Txinparta Bertsolari Eskolako Aritzek eta Urkok. Txapelketari dagozkion beste xehetasun batzuk ere azaldu dizkigute.
22 min