Skip to content
Opens in a new window
Ilargiaren bi aldeak
13 April 2026

Ilargiaren bi aldeak

New Yorkeko munduak

About
Ostiralean etxean egon ginen, elkarrekin, Artemis ontziaren itzulera ikusten. Seme-alabak ere bai, NASAko irudiei begira. Egia esan, mundu guztia zegoen hari begira, duela mende erdi bezala.

Katia Etxezarreta astronautaren hitzak etorri zitzaizkidan gogora. Euskal jatorriko ingeniari mexikar gazteak zortzi urte zituela igaro zuen muga. Ez zekien ingelesez, eta hasieran zailtasun handiak izan zituen eskolan. Gero, ingeniaritza ikasi eta NASAra iritsi zen.