zeno
Home
Explore
Religious
Music
News
Podcasts
Bible
By Genre
By Location
By Language
Download App
Log in
Sign up
Toggle Sidebar
zeno
ULU Media
Lula Otsoa
Stories for Kids
Fiction
Arts
Basque
Lula otsoak bere ama eta aita galdu ditu. Bere familia, otso taldea. Orain, elurretan galduta, etxe berri baten bila dabil. Jakintsu zaharraren babesean, lagun berriak egin eta ezusteko abenturak biziko ditu.
Website
Episodes
11
25 February 2026
#10.- Otso taldea
Amaitu da negua. Udaberria iritsi da. Lularen otso taldea haitzulo batean lotan egon da baina, pixkanaka-pixkanaka, otso denak esnatu dira. Mendi gailurretan elurra urtu da eta beherako bideari ekin diote, basoruntz, Lularen bila. Bukaera guztiek dute kateatuta beste hasiera bat, ezta?
22 min
25 February 2026
#09.- Jakintsua
Aintzina, mundua gaztea zenean eta animalia eta landare guztiek hitz egiten zekitenean, Jakintsu Zaharra ez zen zaharra, ezta hain jakintsua ere. Edo bai? Bera bezalako beste zuhaitz bat gaixotu zenean, zuhaitzek erabaki bat hartu behar izan zuten. Jakin nahi duzu zein?
11 min
25 February 2026
#08.- Errepidea
Ustekabeko bisitari bat agertu da basoan: Dorto dordoka. Zaharra da, geldoa eta galduta dago. Itsasotik etorri dela kontatu die Lula eta bere adiskideei, baina ez du etxerako bidea topatzen. Lagunduko diogu?
18 min
25 February 2026
#07.- Ez, ez eta ez!!
Haritz erraldoian etxea topatu aurretik, oso bestelako leku batean bizi zen Bizar ahuntza. Baserri batean, hain zuzen ere, beste abere askorekin batera: oiloak, behiak, ardiak, txakurrak… Baina baita nagusiak ere. Eta Bizarri gustatzen ez zaion gauza bat bada, hori aginduak jasotzea da.
19 min
25 February 2026
#06.- Letaginak entzuten dira
Ezohiko soinu bat entzuten ari dira Lula eta bere adiskideak. Eta kezkatuta daude. Ez! Egia esan, beldurtuta daude. Lula berez neska ausarta izan arren, ikarak zeharkatzen du bera ere. Zer da hots hori? Munstro baten letaginen hotsa dela dirudi…
11 min
25 February 2026
#05.- Itsasoa
Perru perruketa arraro dago, bere oroitzapenetan galduta. Izan ere, orain gure artean bizi bada ere, urrutitik etorri da Perru. Itsasoaren beste aldetik. Itsasoa? Zer da hori? Jakin nahi izan dute Lulak eta bere adiskide berriek.
11 min
18 December 2025
#04.- Ezkutuko bidea
Lularen fruitu kuttuna gaztaina da. Eta lagunekin sutondoan gaztainak jatea. Baina basora fruitu preziatu hauek jasotzera joan eta galdu egin da iluntasunean. Nola itzuli lagunengana? Nola itzuli sutondora? Ezusteko animalia batekin topo egingo du, baina, topatuko al du etxerako bidea?
26 min
16 December 2025
#03.- Battite
Lula eta bere laguntxoak elkarri ipuinak kontatzeko eseri dira sutondoan. Lulak Battite saguzaharraren ipuina kontatu die. Battite eta bere familia kobazulo batean bizi dira, beti ilupean. Gauez baino ez dira kanpora irteten. Baina Battitek amets ezkutu bat dauka: Noizbait egunsentia ikusi nahiko luke.
19 min
03 November 2025
#02.- Adiskideak
Lula otsoa jada ez dago galduta, baina ezin du etxetik atera: negua da eta elurra ari du, hotz handia egiten du!Zorionez ez dago bakarrik, adiskide berriak ditu. Bera bezala zuhaitz erraldoiaren txoko ezberdinetan bizi diren animaliak dira: Marta, Bizar eta Perru.Hasierak, lagun berriekin, ez dira beti errazak izaten ordea, ezta?
18 min
14 October 2025
#01.- Bakarrik
Elurretan doa Lula otsoa bere familiari segika. Elur maluta eder batek distraituta, baina, atzean geratu da. Otso taldeko otsorik handienaren ulu ozenak elurjausi bat eragin du eta Lula bakarrik geratu da. Bere ama, aita eta familiarengandik urrun. Topatuko al du etxe berri bat negua igarotzeko?
28 min