
14 January 2026
110. Gotzon Barandiaran: “Labirintoan sartzea gustatzen zait, zein hitzek igurtzi, besarkatu, jipoitu elkar”
Lore Hostoak
About
Zer dira ba hitza eta doinua, poesia eta musika, galbahe emozional edo identitario ez badira. Zer gara gu, guk iragazi ez badugu izan nahi dugun hori? Edo niak iragazten ez badu izan nahi ez dudana? Hitzen esan nahien labirinto horretan murgildu da Gotzon Barandiaran (Larrabetzu,1974) idazle, poeta, musikari edo kultur ekintzaile gisa bere arrastoa utzi duena. Izan ere, zer utzi, zer eman, zer hartu erabakiz idatzi du “Galbahea” poema liburua, hitzak kantu eta kantuak hitz izateko bidegurutze lauso horretan Galbahe taldea sortu eta 11 kantuz osaturiko diskoarekin borobilduz. Ez da lehen aldia gisa horretako abentura batean ikusi duguna, gehienok Katamalo proiektu zoragarriaren baitan oroituko baituzue.Atzerako begirada hori baliatuz, Barandiaranen galbahean geratutako petalo musikalak bildu eta entzungo ditugu Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan.Playlista:• Galbahe - Txoritxu txilibitaria / Belatzarekin (Galbahea – 2025)• Galbahe - Bakean Elkarbizitzerik (Galbahea – 2025)• Ruper Ordorika – Lagun Erratuena (Kantuok jartzen ditut // 2003)• Gorka Urbizu – Janela Bat (Hasiera Bat // 2024)• Xabier Zeberio – Pause (Pause // 2023)• Anari – Txikizio Hau Dena (2025)• Katamalo – Ez Dezala Mikrofonoak Agindu (Poema) (Bihotz Bakartien Kluba // 2007)• Galbahe - Aylan (Galbahea – 2025)• Bide Ertzean – Zenbat Aldiz (77 // 2013)• Tapia eta Leturia – Wafa (Hain Zuzen // 2002)• Maurizia, Leon eta Basilio – Jotea (Alboka Eta Trikitixa // 1998)• Anonyme Popular - Jaio Orduko (2022)• Galbahe - Wafa (Galbahea – 2025)