
28 May 2025
104. Makala: “Saio bat koadro bat margotzea bezala da, abestiak koloreak eta lekua mihisea izanik”
Lore Hostoak
About
90eko hamarkadatik musikaren esparru eta diziplina ezberdinak jorratu ditu Mikel Unzurrunzaga Schmitz zarauztarrak. 1970ean jaio zen eta ez kasualitatez. Izan ere, Estatu Batuetan funk musikaren eztanda gauzatu zen hamarkadarekin batera etorri baitzen mundu honetara, funkaz gain, soul, R&B, jazz, hip-hop edo musika beltzaren amalgama zabal hori lau haizetara zabaltzeko asmoz. DJ, irrati esatari, musikari, erremix-egile, ekoizle edo ekitaldien sustatzaile gisa ikusi izan dugu eta musikariaren aurpegi guzti horiek esploratu nahi genituzke bere ibilbidea errepasatuz.Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan Makala hostokatu dugu.Playlista:• Arima Soul – Denbora (Gaua // 2025)• Arima Soul – Ilargira (Gaua // 2025)• Arima Soul – Gure Lurra (Arima Soul Bilduma 2020-2024 // 2024)• Makala & Jimmy Bidaurreta – Irratian (Descarga Libre // 2019)• Makala – Sintonia [‘boom Shaka Laka’ Radio Show] (Selects Boom Shaka Laka: 10 Years // 2016)• DJ Makala & Korrontzi – Sitzes (Topa-k // 2019)• Magdalena – Lanera Sartzen (1972 – 1985 Katebegiak // 2021)• William S. Fischer – Pello Joxepe (1972 – 1985 Katebegiak // 2021)• Makala – Bizi Pozik [Original Mix] (Hondartzan // 2005)• Makala Jazz Funk Band – Orrua [Original Mix] (Orrua // 2013)• Makala – Cartoon Tune (Unexpected Tapas [Happy Sound] // 2011)