
About
Erresistentziak erdigunera ekartzeko asmoz Hariak zinemaldia antolatu dute Hernanin. Hiru gai nagusiren inguruan ardaztuko dira aurtengo dokumentalak: trantsizio ekologikoa, gerrak eta migrazioak. Zinemaldia azaroaren 6tik 16ra bitartean izango da eta dokumental emanaldiak eta haien inguruko solasaldiak izango dira, Kulturarteko Plaza Feministan.