
About
Xabi Solano musikariak eta Jon Garmendia Txuria idazleak duela 30 urte ezagutu zuten elkar Hernanin. Orduz geroztik, bi lagunen arteko harreman polita izateaz gain, 250 kantutik gorako bilduma osatu dute Etzakit, The Solanos, 4 itzal eta Esne Beltza taldeekin, eta hainbat ikuskizunetan ere bakarka aritu dira. Orain, beste pausu bat eman nahi izan dute eta ikuskizun berezi batekin datoz: Bidasoatik Harago. Honetan, Txuriak idatzitako ipuin labur eta poemei musika jarriko die Solanok trikitia eta gitarrarekin lagunduta.