About
Enara Gaminde da 2025eko Emakume Master Cupeko lau t´erdiko txapelduna. Laukizko atzelariak 10-22 irabazi eutson Amaia Aldairi. Lau t´erdian Aldaik jokatzen eban 5. finala zan jarraian. Lehen tantua partiduko gogorrena izan zan eta Laukizkoak eroan eban. Hurrengo hirurak sakez egin ebazan lehengo takada egiteko. Hortik aurrera, partidua kontrolpean izan eban Gamindek. Erraz jokatu eban, kale gitxi eginez eta aurkariari min egiten, batez be, atzera horma kontrara botata pilota. Amaia Aldaik ez eban bere mailarik onena erakutsi, hein handi baten, Enara Gaminderen lan txukunari esker.
Enara Gaminde binakakoa eta lau t´erdikoa urte bardinean irabazten dauazan lehen emakumea da. 2017an Emakume Masters Cup sortu zanetik, ez eban inork lortu. Laukizkoak bere izena historian idatzi dau.
Orain binakakoa
Binakako txapelketea abenduaren 26an hasiko da, Etxebarrin. Bigarren partidua Sopelan izango da, biharamonean. 7 bikotek parte hartuko dabe. Azpimarragarria, Alize Sagardui 14 urteko goizuetarraren debuta. Gainera, Enara Gaminderen bikotea izango da. Honetxek dira gainontzeko bikoteak: Arrizabalaga-Bergara (igazko txapeldunordeak, barriro batera), Aldai-Arrillaga, Ruiz de Infante-Mendizabal, Zabaleta-Bertiz, Ibarrola-Erasun eta Etxegarai-Capellan. Finala martiaren 22an jokatuko da.