Bizkaiko hiru arraunlari dabilz Arraunen: Zuberoa Egurrola, Jule Arkotxa eta Mar Larrea
15 June 2026

Bizkaiko hiru arraunlari dabilz Arraunen: Zuberoa Egurrola, Jule Arkotxa eta Mar Larrea

Jokoan

About
Espainiako txapelketak jokatu dira astegoien honetan Galiziako uretan, Meiran, Moañan. Gizonezkoetan Oriorentzat izan da garaipena; bigarren Donostiarra sailkatu da, 12 segundora; hirugarren Zierbena, 18ra; eta laugarren Cabo, 56 segundora.

Emakumezkoetan, Arraun Lagunak izan da irabazle, 10 minutu eta 51 segundoko denborarekin. Bigarren Astillero izan da, bederatzi segundora; hirugarren Perillo; eta laugarren Tiran, azken biak 30 segundora. Ez da Bizkaiko ordezkaririk egon emakumezkoen estropadan, baina bai Bizkaiko ordezkaritzea Arraun Lagunak-en tostetan: Jule Arkotxa lekeitiarra, Zuberoa Egurrola elantxobetarra eta Mar Larrea ondarrutarra. Jule Arkotxagaz egin dogu berba Jokoan kirol tartean. Lekeitiarrak esan deusku taldearen helburua estropada guztiak irabaztea dala eta oso gatxa dala irabazteko gogoa kentzea. “Azkenean dopamina puntu bat da eta entrenatzera zoazenean be esaten dozu: ostra irabazi egin gura dot”. Aurten nagusi izan dira Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako txapelketetan.