Skip to content
Opens in a new window
Palestina foku mediatikotik kanpo gelditu da azken hilabeteetan
27 November 2026

Palestina foku mediatikotik kanpo gelditu da azken hilabeteetan

Goizeko Izarretan

About
Palestinako Herriarekiko Elkartasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko da etzi, azaroaren 29an. 1977ko abenduaren 2an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak, 32/40 Ebazpenaren bitartez, azaroaren 29an Palestinako Herriarekiko Elkartasunaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna ezarri eban. Horren harira, Ibon Meñika, Gernika-Palestina Herri Ekimeneko kideagaz berba egiteko aukerea izan dogu. Meñikak salatu dauanez, foku mediatikotik kanpo gelditu da Palestina azken hilabeteetan: "Dana dala, zoritxarrez, azkenengo hiru urteetan Palestinaren inguruan zabaldutako barriak mantentzen dira. Egoerea ez da aldatu". Ganera, azken boladan plataforman zertan ibili diran azaldu deusku Meñikak: "Euskal jente-arteak alkartasun handia erakutsi deutso Palestinari azken urteetan mobilizazinoari jagokonez. Dana dala, mobilizazinoagaz batera, sektore ezbardinak euren konpromisoak areagotzen joan behar dira. Horretan gabilz".