10 October 2025
Leioa Animaliekiko Tratu Txarrik Ez taldeak animaliakaz egindako harri-arrastatzeko probak kentzeko eskakizuna egin dau
Goizeko Izarretan
About
Leioako Animaliekiko Tratu Txarrik Ez taldeak Euskadiko Herri Kiroletako federazinoari eskatu deutso animaliakaz egindako harri-arrastatzeko probak kentzeko, animalien ongizateari buruzko gaur egungo araudien aurkako tratu txar fisiko eta psikologikoa dakarrelakoan. Horretarako, abuztuan Leioan egindako asto probetako 54 bideo aztertu dabez Ruben Belandia alkarteko bozeroaleak aurrekoan esan euskunez.
Oraingoan, Ander Urra asto probalariak esan deusku Leioako Animaliekiko Tratu Txarrik Ez alkarteak erabilitako bideoak manipulatuta dagozala. Ganera, asto proben defentsa sutsua egin dau Urrak, asto probak euskal-kultura ondarearen parte dirala esanez. Izan be, aspalditik praktikatzen dan kirola da Euskal Herriko txoko desbardinetan. Asto probalariak dino kirol honek euskal gizartearen babesa daukala plazetan ikusten dauanez.