Skip to content
Opens in a new window
Iruñean dagoz ikusgai Irulegin aurkitutakoak
28 July 2026

Iruñean dagoz ikusgai Irulegin aurkitutakoak

Goizeko Izarretan

About
Aurreko astean hasi ziran lanean Irulegin. Lehen zenbaki baskonikoa izan daitekeenaren aurkikuntzaren barri emon dabe bertan. Aurreko hilean izan zan. Irulegiko eskua aurkitu eben etxe berean topau dabe lehen zenbaki baskonikoa izan daitekeena. Mattin Aiestaranek, Aranzadiko arkeologo eta Irulegiko aztarnategiko zuzendariak, azaldu deusku zelango aurkikuntzea dan. Inskripzino edo idazki bana daben zeramikazko zati bi aurkitu dabez. 'Abar' jartzen dau bertan. Zeramikazko zatitxoetan aurkitutako testuaren azterketea Joaquin Gorrotxategi, Javier Velaza eta Joan Ferrer adituek egin dabe. Paleohispanica aldizkari zientifikoan kaleratuko dabe euren ikerketea. Horrek, bere garrantzia erakusten dau.
Erakusketea eta bisita gidatuak
Irulegi, gogoratu, Sertoriar gerrateetan eraso eta suntsitu eben baskoi herrixka bat dala. 2017. urtetik dabilz bertan ikerketa arkeologikoa egiten Nafarroako Gobernuaren laguntzeagaz eta Aranzadi Zientzia alkartearen gidaritzapean. Lekuan bertan aurreko astean hasi ziranlanean eta urtean zehar, aurkitutako guztia ikertzen dabe. Aurkikuntzetariko batzuk Iruñean dagoz ikusgai Irulegitik Pompelora; hiri baten jatorriak izeneko erakusketan. Honek, itzelezko harrerea izan dau orain arte. Hogei mila bisitari baino gehiago zenbatu dabez.  Gogoratu, bestalde, Irulegira, bisita gidatuak egin daitekezala bariku eta zapatuetan aurretik hitzordua hartuta.