Skip to content
Opens in a new window
Ikerketa CIC nanoGUNEko talde batek gidatu dau
03 November 2026

Ikerketa CIC nanoGUNEko talde batek gidatu dau

Goizeko Izarretan

About
CIC nanoGUNEko Nanogailuak taldeko ikertzaileek esperimentalki probau dabe posible dala informazino magnetikoa garraiatzeko gai dan spin-korronte bat lortzea altermagneto batetik. Hori dala eta, Jone Mencos, CIC nanoGUNEko ikertzailea euki dogu Goizeko Izarretan irratsaioan. Altermagnetoak material-mota barri bat dira, iman konbentzionalen bereizgarria dan magnetizazino garbia izan ez arren, horrelako korronteak sortzeko gai diranak. Ikerketa horren emaitzak Nature aldizkari ospetsuan argitaratu dira. Ganera, ikertzaile-taldeak nanogailu bat garatu dau, gai dana informazino magnetikoa altermagnetotik atera eta detektagailu batera garraiatzeko. Amaitzeko, egunero erabilten dogun memoria magnetikoaren baitan kokatzen dira disko gogorrak, zerbitzariak edo banda magnetikoak daukiezan txartelak, adibide batzuk aitatzearren.