09 October 2025
Hiru arlotan banatu ditu proposamenak: politikan, ekonomian eta gizartean
Goizeko Izarretan
About
Unai Fernandez de Betoño Euskal Herriko Unibersidadeko irakasleak 30 neurri proposatu ditu etxebizitzaren auzia konpontzeko. EH Bilduko politikari ohiak proposamen batzuk batu ditu Etxearen korapiloa nola askatu liburuan. Fernandez de Betoñok esan deuskunez arazoa larritu da "alokairu sozialaren faltagaitik". Bere aburuz, Europako Austria lako herrialde eredugarrietan aurrera eroaten diran etxebizitza politikak kopiatu behar dira.
Proposatutako neurriak hiru arlotan banatu ditu Fernandez de Betoñok: politikan, ekonomian eta gizartean. Gaur egun egiten dana berak proposatzen dauanaren kontrakoa izan arren, Espainiako etxebizitza legeak aspektu interesgarriak dituala uste dau irakasleak. Dana dala, Euskal Autonomia Erkidegoan tenkatutako guneak izendatzeko mekanismoa modu zuzenean erabili ez dalakoan dago. Horren adibide da, esaterako, Bilbo tenkatutako gune izatea eta Getxo ez.