'Gorrotoak kanporatzen duenean, komunitateak besarkatzen du' da aukeratutako leloa
25 June 2026

'Gorrotoak kanporatzen duenean, komunitateak besarkatzen du' da aukeratutako leloa

Goizeko Izarretan

About
Bilbao Bizkaia HARROk 2026ko bere programazino nagusia burutuko dau bagilaren 25etik 28ra arte Bilbon, LGBTI+ Harrotasunaren Nazinoarteko Egunagaz bat eginez. Aurton HARROk identidadeetan jarriko dau arreta eta, bereziki, gorrotoagaitik, jazarpenagaitik edo indarkeriagaitik beren herrialdea, etxea edo ingurua itzi behar izan daben LGBTI+ migratzaileengan. Horren harira, Nagore Espin Ortzadar LGBTI+ alkarteko presidenteagaz egin dogu berba.

Gorrotoak kanporatzen duenean, komunitateak besarkatzen du lelopean, Bilbao Bizkaia HARROk gogorarazo gura dau LGBTI+ persona askok ez dabela etorkizun hobe baten bila soilik migratzen, baizik eta oinarrizko zerbaiten bila: beldurrik gabe bizi, maitatu eta existidu ahal izatea.

Programazinoa gaur arratsaldean hasiko da, 18:30ean Espinek berak emongo dauan pregoiaren eskutik. Dana dala, Bilbao Bizkaia HARRO dalakoaren egitasmorik garrantzitsuena LGBTI+ Martxa izango da. Martxa zapatuan egingo dabe, arratsaldeko 17:00etatik hasita Jesusen Bihotza Plazatik. Martxak Kale Nagusia zeharkatuko dau Areatzaraino iritsi arte, eta bertan manifestua irakurriko da.