ESEK, EHPEA eta EHOP agenteek egin dabe dokumentua
04 June 2026

ESEK, EHPEA eta EHOP agenteek egin dabe dokumentua

Goizeko Izarretan

About
Euskadiko Sendagileen Elkargoen Kontseiluak (ESEK), Euskal Herriko Pediatria Elkarteak (EHPEA) eta Lehen Mailako Arretako Pediatriako Euskal Elkarteak (EHOP) ohartarazo dabe ondorio kaltegarriak eragin ahal leikiezala haurtzaroak eta nerabezaroan gailu digitalak gehiegi eta gainbegiratu gabe erabilteak, Bizkaiko Medikuen Elkargoan atzo arratsaldean aurkeztu eben dokumentu baten bidez. Mirene Beriain Euskal Herriko Pediatria Elkarteko kideak esan deuskunez, hiru erakundeek haurrak digitalizazinoaren arriskuetatik babesteko osasun, hezkuntza eta erakunde-esparruen artean neurri koordinatuak hartzea eskatu dabe, familia, gizarte eta eskola ingurune osasuntsuak bermatuko dabezanak.

Bitartean, medikuen korporazinoek gogorarazo dabe, halaber, beharrezkoa dala alkarte zientifikoek erabilerari buruz emondako gomendioak errespetatzea, eta smartphone-en erabilerea atzeratzeko beharra azpimarratu dabe. Horren harira, euskal medikuentzat beharrezkoa da hezkuntza sistemak sakelako telefonorik gabeko eskola espazioak eta ebidentziagaz koherenteak diran plan digitalak eskaintzea, paperezko euskarriak eta ikaskuntza aktiboa lehenetsiz.