About
Bizkaiko Erromeria Egunaren bigarren edizinoa egingo dabe Lemoan zapatuan, urriaren 17an. Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenez, Danok musikarien kooperatibaren sorkuntza eta antolakuntzagaz eta tokian tokiko udalaren babes nagusiagaz jaio zan igaz Bizkaiko Erromeria Eguna. Lehenengo edizinoa Durangon antolatu zan 2025ean, eta egitarau zabaleko egunak ekarritako balorazino bikainaren ostean antolatuko da aurton jai handiaren bigarren edizinoa, Jon Gomez Danok Pro kooperatibako bozeroaleak azaldu deuskunez.
Euskal musika, kantu eta dantzek zipriztinduko dabe Lemoa, erromeriazaleen uriburu bilakatuz. Adin eta gustu guztientzako askotariko ekintzak batuko dira: "Hiru gune nagusi izango dira, kalez kalekoa alde batera itxita". Gomezek esan deuskunez, erromeriak asko aldatu dira azken urteetan: "Orain dala 20 urte ez egoan gazteentzako sortutako erromeria talderik. Gaur egun erromeria mundua asko gaztetu da, musikari gazte asko dagozalako".