Datorren ikasturtean bertan jarraituko dabe
23 June 2026

Datorren ikasturtean bertan jarraituko dabe

Goizeko Izarretan

About
Urtebete pasa da Eusko Jaurlaritzak Atxuriko Eskolako eskola-komunidadea Txurdinagako Pio Baroja ikastetxera lekualdatzeko erabagia hartu ebanetik, eskola-eraikinaren pinakulu batetik bigarren kasko bat erori ondoren. Familiek egun dauken informazinoaren arabera, 2026/2027 ikasturtean lekualdatuta jarraituko dabe, Aitziber Ibaibarriaga Atxuriko Garcia Rivero Eskolako IGEko kideak esan deuskunez.

Hori dala eta, borondate politikoa eskatzen dabe Atxuriko hezkuntza komunidadea bere eskolara itzuli ahal izateko. Familiek dinoe Txurdinagako eskola batetan lekualdatuta jarraitzea ezin dala denporan luzatu. Beraz, inplikatutako erakundeei (Udala, Surbisa, Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) azkartasuna exijitzen deutsee. 400 neska-mutilen eta euren familien beharrei erantzutea eskatzen dabe.