zeno
Home
Explore
Religious
Music
News
Podcasts
Bible
By Genre
By Location
By Language
Download App
Log in
Sign up
Toggle Sidebar
zeno
Elkarrizketak – Irati Irratia
Basque
107.7 fm (Auñamendi) / 107.5 fm (Agoitz) iratiirratia.eus
Website
Episodes
10
07 November 2025
Pirinioetako Emakumeen XXIV. topaketak izanen dira bihar Mezkiritzen
Urtez urte Pirinioetako emakumeak batu eta elkarrekin hausnartzeko parada hartzen ohi dute Pirinioetako Emakumeen Topaketetan. Edizio batetik bestera ibarrez-ibar mugitu ohi dira topaketa hauek eta aurten Erroibarren egitea egokitu da. Mezkiritzen eginen dira topaketak Laurentxi Elkartekoek antolakuntza pisurik handiena hartuko dutelarik. Urtero gai nagusi bat izaten dute, aurtengoa Feminismoa...
07 November 2025
Asteko eguraldi eta haizeak eta asteburuko eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik
Udazken estiloko astea izan dugu, freskoa eta hezea David de Andres lagunak aipatu bezala. Nabarmenak izan dira botatako euriak eta baita haize ufadak ere. Ondoren asteburuko eguraldi iragarpenarekin jarr gara. David de Andres Irati irratian
06 November 2025
Zaltuan jatetxe bat ezartzeko inbertsore eskea bideratu du Erronkariko Udala
Erronkariko udalak dei berezi bat luzatu du Zaltuako beheko solairuan jatetxe bat egokitzeko inbertsoreak bilatzeko. Horretarako sareetan zabaldu dute deia bideo baten bitartez. Zaltuako egoitzan bi urte dira colivinga zabaldu zutenetik eta beheko solairuan espazio handi bat utzi zuten etorkizunean jatetxe bat egiteko. Administrazioetatik diru iturririk ezin izan dute lortu horretarako eta honi...
06 November 2025
Hemen da Errigoraren Euskarari Puzka kanpaina berria
Aurten 12. edizioa izanen du Euskarari Puzka kanpaina, eguberrietan Erriberako produktuak Euskal Herriko txoko desberdinetara barreiatzen dituen auzolanean oinarritutako egitasmoa. Aurten 3 saski izanen dira aukeran 60 eta 75 euro bitartekoak, zeinetatik etekinaren %25a Agerrean euskarazko proiektuak sustatzeko erabiliko den. Kanpaina azaroaren 13a arte egonen da irekia. Hau dela eta gaurkoan...
05 November 2025
Emakumeen ahalduntzerako ikastaroa antolatu du Berdintasun Zerbitzuak azaroan zehar
Zonaldeko zenbait emakumerekin izandako bilkuretan ateratako ondorioetako bat beren ahotsak entzunak izateko zuten zailtasuna. Honi buelta emateko martxan jarri zen zonaldeko Berdintasun Zerbitzua eta generoan aditua den Rut Iturbide Rodrigorekin jarri zen harremanetan. Ahalduntze ariketa praktikoa egitea adostu zuten 5 saio desberdinetan, zeinetan emakumeek euren ahotsa entzunarazteko pausuak...
04 November 2025
Zaraitzuera ikasliburuetatik plazara
4. aldia da Zaraitzuera edo Zaraitzuko Uskara ikasteko ikastaroa abian jartzen dutela. Zaraitzuera liburuetan existitzen da soilik gaur egun 2014an Mari Cruz Esarte azken hiztuna joan zenetik. Berreskuratze lanean dabiltza eta pixkanaka-pixkanaka bertako eleak txertatzen ahaleginduko dira bertako uskara maite dutenek Aitor Arana idazle eta itzultzailearen laguntzarekin. Saio dinamikoak izan ohi...
04 November 2025
Urriko azken asteko eguraldia eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik
Urriko azken asteak eguraldi gora-beheratsua utzi digu, beroa, freskoa, lehorra eta euri apu bat ere izan baitugu David de Andres lagunak aipatu digun moduan. Aurrekoa errepasatu ostean aste hasierako eguraldiaren iragarpena eman digu. David de Andres Irati irratian
03 November 2025
Otsagabiako tokiko prentsa jardunaldiak, tokiko kazetaritza balorean jartzea helmuga
Nafar Presek antolatutako Tokiko prentsaren jardunaldian izan ginen gure lagunak diren Mendixut aldizkarikoek gonbidaturik. Otsagabian, 16:30 zen hitzordua, Javi Eseverri kultur aretoan. Bertara heldu eta sarreran NafarPres osatzen duten aldizkari desberdinetako aleak ziren ikusgai. Nafarroa osoa harilkatu egiten du elkarte honek bere barnean, Erriberatik hasi eta Pirinioetaraino. Otsagabiako...
31 October 2025
Agoitz ibilian natura eta ondaretik zeharkaldia egiteko aitzakia
2 urte dira “Caminar Aoiz” estreinatu zutenetik eta aurten euskarazko bertsioa jarri izan dute martxan LABEA natura eta artea lantzeko laborategiko lagunek. Azkona Toloza antzerki konpainiak eta Rammsy musikariak ekoitzitako soinu-ibilaldia da zeinetan Agoitzen hasi eta Irati ibaitik bertako natura eta ondareaz gozatzeko aukera emanen zaigun. Urriaren 12an estreinatu zuten euskarazko bertsioa eta...
30 October 2025
Larretik elkarteak azoka antolatu du Auritzen igande honetan
Abaurregaina eta Otsagabiako merkatuen ostean Auritzeri dagokio tokiko produktuarenepizentro izatea. Nafar Pirinioetan lehen sektoreko lan eta bizi-baldintzak hobetzeko sortutako Larretiksarea bere hirugarren merkatua antolatu du igande honetarako Auritzen. Aurrekoikasturtean Abaurregainak eta Otsagabiak izan ziren merkatuen akuilu eta orain Auritziegokitu zaio lana.Bertan, bertako produktuak...