Skip to content
zeno
Create a Station
Explore
Podcasts
Audiobooks
Bible
By Genre
By Location
By Language
Religious
Music
News
Download App
Opens in a new window
Toggle Sidebar
zeno
Bilbo Hiria irratia
Local
Language Courses
Places & Travel
Basque
Bilboko euskal irratia
Website
Episodes
Episodes
10
12 November 2026
Marte Lasarte taldeak bere bigarren disko luzea Kea, Argiak eta Kontraesana aurkeztu digu
Gaur gurekin izan dira Marte Lasarte taldeko Pello Armendariz eta Borja Anton. Kea, argiak eta kontraesanak aurkeztera etorri dira, estudioko bigarren diskoa. Goizeko Topoan barrena garamatza diskoak, baita lagun artean topa egitera ere, rockaren gordintasuna, pop melodiak eta elektronika uztartuz. Kantuez hitz egingo dugu, eta baita estudioan nola ondu dituzten […]The post Marte Lasarte taldeak...
12 November 2026
Marea Bizi soinu jaialdi feministak elkarrekin entzutera gonbidatzen du
Eguneroko joan-etorrian, irudiz eta estimuluz inguratuta bizi gara. Baina zer gertatzen da une batez gelditu, belarriak zabaldu eta elkarrekin entzuten dugunean? Horixe proposatzen digu Marea Bizi soinu jaialdi feministak: soinuaren bidez sortzeko, partekatzeko eta hausnartzeko tarte bat. Azaroaren 16tik 20ra egingo du bigarren edizioa, Erandion, Bilbon eta Mungian. Sorkuntza feministari […]The...
12 November 2026
POTTO: Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak Gernikan
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak Gernikan izan du beste kolpe bat, finalaurrekoen aurreneko fasearen azkenaurrekoa. Bertan Aitor Mendiluze, Aner Peritz, Joanes Illarregi, Ane Labaka, Aitor Bizkarra eta Agin Laburu izan ziren kantuan. Saioan entzundako ariketen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai, buru-belarrien gozagarri. Era berean, Maite Sarasolak bere iritzia eman du, prosa-kolpe...
10 November 2026
PIPERPOLIS: Mugan taldeak “Bizitza ozen denean” lana aurkeztu digu
2019an Donostian sortu zen Mugan. Hiru estudioko disko eta zuzeneko lan bat argitaratuta, Bizitza ozen denean aurkezten ari dira orain. Xabier Erkiziaren ekoizpenarekin, Berako MIK estudioan grabatu dute lana: bi zati, gai antzekoetara hurbiltzeko bi modu. Zarataz, ahotsez, intentsitateaz eta hauskortasunaz hitz egiteko ditugu gaur gurekin....
10 November 2026
Etxebizitza eskubidea eta soldata duinak ardatz greba orokorrean
LAB, ELA, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak erakundeek azaroaren 11ko greba orokorraren aldarrikapenak zabaldu dituzte. Etxebizitza eskubidea bermatzea, langileen pobretzeari aurre egitea eta soldatak duintzea izango dira deialdiaren ardatz nagusiak, kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalen defentsarekin batera....
10 November 2026
“Rockers, Radicales y Vascos. Memorias de un productor musical a contracorriente” liburua auzkeztu digu Marino Goñik
Gaurko gonbidatuak bizitza osoa eman du musikaren aldeko apustua egiten: talentua aurkitzen, taldeei bidea irekitzen eta kantuak grabatu eta zabaltzen. Soñua, Oihuka eta GOR diskoetxeen bultzatzaile izan da, eta haren ibilbidean gurutzatu dira, besteak beste, Barricada, La Polla Records, Hertzainak eta Berri Txarrak. Orain, bizipen horiek bildu ditu Rockers, Radicales […]The post “Rockers,...
10 November 2026
Erakundeek etxebizitzarako eskubidea bermatzeko eskatu du ELAk
Sindikatuak erakundeei eskatu die dituzten eskumenak baliatzeko, enpresei etxebizitzak eskuratzea galarazteko, funts putreen ondasunak desjabetzeko, alokairuko parke publikoa handitzeko eta «bankuen abusu monopolistikoa» amaiaraziko duen banku publikoa sortzeko. Aitor Murgia izan da gurean ELA sindikatuko ordezkaria. Etxebizitza auziaren inguruan eta gutxieneko soldata propioa aldarrikatu dute....
10 November 2026
Etxebizitza eskubidea bermatzeko greba orokorrarekin bat egitea proposatu du LAB sindikatuak
Etxebizitza ordaintzea gero eta zama handiagoa da langile askorentzat. Alokairuen garestitzea, etxegabetzeak eta soldaten erosahalmenaren galera salatzeko, azaroaren 11ko greba orokorrera deitu dute euskal sindikatuek eta etxebizitza mugimenduko eragileek. Etxebizitza eskubidea bermatzeko egiturazko aldaketak eta soldata duinak aldarrikatuko dituzte kalean. Deialdiaren arrazoiak, proposatzen...
10 November 2026
MUSIBLA #301: Kim Deal, Igor Arzuaga, Gigi Perez, Bonnie ‘Prince’ Billy, Fontaines D.C., EZEZEZ, Peiremans+, Andrea Laslo De Simone
Gaurko saioan, rockaren eta poparen arteko mugak zeharkatuko ditugu, folk intimotik post-punk eta jazz esperimentaleko paisaietara eginaz, beti ere ahots eta istorio indartsuak ardatz. Lehen geltokia Kim Deal izango da, Nobody Loves You More bere lehen bakarkako diskoarekin; Pixies eta The Breeders-en bandetatik igaro ondoren, 2011tik 2022ra bitartean idatzitako 11 […]The post MUSIBLA #301: Kim...
09 November 2026
ZIENTZIALARI: Zientziaren irakaskuntzaren erronkez (Paulo Sarriugarte)
Gazteek zientzia eta teknologia ulertzeko dituzten zailtasunekin abiatu gara Paulo Sarriugarterekin solasean, izan ere, azken PISA txostenaren arabera gure gazteek duten maila akademiko apalak kezka sortu du. Herrialde, hizkuntza eta ikasgai guztietan islatu da emaitzen gainbehera orokor eta kezkagarria, Europa osoan. Besteak beste, matematikan igarri da, fisikan ere bai, ondorioz, […]The post...