zeno
Create a Station
Explore
Religious
Music
News
Podcasts
Bible
By Genre
By Location
By Language
Download App
Toggle Sidebar
zeno
Iñigo Esteban
Aupa Bizkaia
News
Basque
Asteburuetako goizak lasai baina informauta eta ondo pasauta hasteko irratsaioa. Albisteak, eguraldia, trafikoa, alkarrizketak…
Website
Episodes
50
17 March 2026
Laguntasuna eta musikarenganako gogoa izan dira hamar urteko ibilpidearen oinarriak
Nogen taldeak hamar urte beteko dauz aurten, eta urteurrena ospatzeko hamar kontzertuko bira berezia abiatu dau. Biraren barruan, martiaren 14an Madrilen aritu dira eta hurrengo hitzordu nagusia Bizkaian izango da: martiaren 19an Bilboko Arriaga antzokian emongo dabe kontzertua. Ane Negueruela taldeko abeslaria izan dogu konbidadu Aupa Bizkaia irratsaioan.Taldea 2016an sortu zan Donostiako...
14 March 2026
Antsiedadea edo insomnioa moduko kasuetan terapia psikologikoak lehenetsi behar dirala gogorarazi dau Juan Del Arcok
Juan del Arcok azaldu dau nerbio-sistemaren funtzionamendua neuronen arteko komunikazinoan oinarritzen dala, eta komunikazino hori neurotransmisoreen bidez egiten dala, besteak beste, serotonina edo dopamina moduko substantzien bidez. Farmazialariak Aupa Bizkaia irratsaioan azaldu dau osasun mentaleko eta gaixotasun neurologikoetako tratamendu askok neurotransmisore horreen jardueran eragiten...
09 March 2026
Kulturaren aldeko apustua da zinemea sostengatzen dauana
Streaming plataformen gorakadak zinea kontsumiduteko ohiturak aldatu badauz be, zinema areto txikiek bizirik jarraitzen dabe kulturaren aldeko apustuari esker. Lekeitioko Ikusgarri zinemak, adibidez, hamahiru urte daroaz herrian zinema eskaintzen, irabazi asmorik bako alkarte baten bidez. Bertoko kidea dan David Madarietaren arabera, areto txiker baten helburua ez da bakarrik negozioa, baizik eta...
07 March 2026
Neurozientziaren ikerketaren garrantzia eta osasun mentala zaintzearen beharra gogorarazo doguz Farmazia tartean
Garunaren asteak neurozientziari buruzko ezagutza zabaltzea eta garunaren zein osasun mentalaren garrantzia gizarteratzea helburu dauka. 1996az geroztik antolatzen da, eta geure Farmazia tartean Juan del Arcok gogorarazo dau milioika pertsonek pairatzen dabela gaixotasun neurologikoren bat, gaur egun desgaitasunaren arrazoi nagusietako bat bihurtu diranak.Garuna giza gorputzeko organurik...
04 March 2026
Janus Lesterrek disko barria kaleratuko dau abenduan eta bira bategaz ospatuko dau
Janus Lesterrek, Jokin Pinatxok gidatutako proiektu musikalak, disko barria eta bere ibilbidean mugarri izango dan biraren lehen datak iragarri dauz. Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldi berezi baten, artista beratarra pozik agertu da, hilabete luzez sekretupean gordetako lana, azkenean publikoari aurkezteko aukerea izan daualako. Lehen zuzeneko emonaldia abenduaren 19an eskeiniko dau...
03 March 2026
Saioa Larreagak buztinari forma emoten deutso, artea bizitzeko modu bihurtuta
Areatzan kokatutako Buztinola zeramika tailerrak 2023tik buztinaren inguruko sormena sutatzen dau. Bertako arduraduna dan Saioa Larreagaz egon gara, eta nabarmendu dau artea "bizitzeko era" dala berarentzat. Tailerra eta denda buztartzen dauz egitasmoak: klaseetan 15 ikasle inguru dabilz gaur egun, eta pieza erabilgarri zein artistikoak sortu eta saltzen dira.Saioa Larreagak entzuleei gonbidapena...
28 February 2026
Munduan 7.000 gaixotasun arraro dagoz
Lore-hauts edo polenaren alergiaren gainean egin deusku gaur be berba Juan del Arco botikariak, lehengo astean atal batzuk jorratu barik geratu jakuzan eta. Gaurkoan prebentzino neurriak gogorarazo deuskuz eta tratamentuez be egin deusku berba.Horrez gain, gaurkoa ezohiko gaixotasunen munduko eguna izanda, munduan 7.000 gaixotasun arraro dagozala esan deusku.
28 February 2026
Brasilgo diktadura militar garaiko pelikulea da "El agente secreto"
Ikusgarri zine aretoan El agente secreto dabe helduentzako astegoien honetan, eta Baba Yaga eta sorginkerien liburua marrazki bizidunak umeentzat.Netflixen 3 telesail eta 3 pelikula estreinau ditue asteon. El flow de Kagoen, Agentes del misterio eta Baki Dou, el samurai invencible telesailak. Eta pelikulak, Todo por un parto, Leo y Lou eta Acusada.Amazonen pelikula bi estreinau dira asteon:...
26 February 2026
Heuk Esan! buruan eukan egitasmoa dala azaldu dau Urkiagak
Juantxu Urkiaga musikari bizkaitarrak proiektu barri bat aurkeztu dau, euskal musika tradizionalaren transmisioa eta barrikuntza buztartzea helburu dauana: Heuk esan! deitzen da taldea. Aspalditik eukan buruan egitasmo hau, eta orain pausua emoteko unea heldu dala dino.Urkiagaren esanetan, ezinbestekoa da gure kulturaren alde egitea eta musika tradizionala belaunaldi barriei hurreratzea....
25 February 2026
Zapatuetako Farmazia tartea Juan del Arcogaz
Gaur polenarekiko alergiaren inguruan berba egin dogu Juan del Arcogaz egiten dogun Farmazia tartean. Alergiak eta intolerantziak ez dira nahastu behar. Alergiak agertzen dira beti gure immunidade-sistemak kaltegarria ez dan substantzia bati erasoten deutsolako. Pertsona batek erreakzino alergikoa izatea eragiten dauan mekanismoa zein dan azaldu deusku Del Arcok. Alergenoak organismoagaz lehen...