Oroimen Histerikoa 4x10: 30 kiloko best-sellerra
09 December 2025

Oroimen Histerikoa 4x10: 30 kiloko best-sellerra

ARGIA

About

Aurreko saioan santuei buruz hitz egin genuen. Eta argitu genuen, lehen zibersantua kanonizatu duten arren, oraindik online mirariak ez dituztela homologatu. Iraganean, ordea, eliza katolikoa bizkorrago ibili izan da teknologia berriak baliatzen; eta inprenta Europara iritsi zenean, eliza lehen lerroan zegoen asmakizunaren onurak ustiatzeko.