
27 November 2025
Egonarria 4x03: Baserritarren Bilgunea, sortu berri den sindikatua I Lur Pagoaga eta Nerea Arrizabalaga
ARGIA
About
Baserritarren Bilguneak eredu agroekologikoan ari diren laborarien ahotsa izan nahi du, oraingoz Gipuzkoan kokatua, eta txikitik antolatua. Lan baldintzak eta bizitza duinak lortzeko borrokatuko du, baserrien iraupena bermatzeko. Elikadura burujabetza du oinarri eta kaletarrek ere lekua izatea aurreikusi dute.
Bertako kide diren Lur Pagoaga eta Nerea Arrizabalaga elkarrizketatu ditu Eli Pagolak.