
About
AItatxo ernegatuak ez dira kexatu soilik egiten, egoera zailen aurrean ihes egiteko teknikak ere garatzen dituzte. Zer egin umeak ETA zer den galdetzen dizunean; edo borroka armatua zer den; nola izkin egin? Bi aditu ditugu Beranduegin eta dena azaldu digute. Horrez gain, greba orokorra, euskararen aurkako oldarraldiaren harira ARGIAk egindako ikerketa eta therianak kritikatzen dituzten “animaliak” izan ditugu hizpide.